Koto (mitologia)

Koto (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaUrano
AmaGaia
Anai-arrebakBriareo eta Gies

Greziar mitologian, Koto edo Kotto (grezieraz Κοττος Kottos, "indartsua" edo "Kotitoren semea", latinez Cottus), Hekatonkiro bat zen, ehun beso eta berrogeita hamar burudun erraldoi bat, Urano eta Gearen semea eta Briareo eta Gigesen anaia.

Bere anaiekin batera, lehenik Uranok, eta ondoren Kronosek, Tartaroan giltzaperatu zituzten, azken honi, lehena tronutik kentzen lagundu ziotelarik, Zeusek askatuak izan eta Titanomakian parte hartu zuten arte, jainko gorenaren aldean. Gerra amaitu ostean, Ozeano ibaiaren ondoan bizitzen jarri zen, jauregi batean. Tetisek deitu zuen, bere anaia Briareo eta Giges bezala, Zeusi laguntzeko, hau, Herak, Ateneak eta Poseidonek, tronutik kentzeko kateatu zutenean.


Developed by StudentB